Jostailu erakusketa egingo da asteburuan Ludotekan

Baleike 2018ko aza. 30a, 12:43

Larunbat eta igandean 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Gabonak inguruan ditugula aitzakitzat hartuta, merkatuan topa daitezkeen jolasen erakusketa egingo da asteburuan Ludotekan. Bertan mota askotako mahai jolasak topatu ahal izango dira; 4 urtetik 12 urte bitarteakoak izango dira eta motaren arabera sailkatuak. Ez da jolas librerako gune bat izango, jolasak ezagutzeko gune bat baizik, hori horrela haurrak helduek lagunduta joan ahal izango dira eta elkarrekin jolaseren bat probatu ahal izango dute. Larunbat eta igandean egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara, eta bertan ludotekako hezitzaileak egongo dira zalantzak argitu, gomendioak eman edo eta galderak erantzuteko.