Zozkatu dugu 'Laboaldia' kontzertuetarako sarrera bikoitza

Baleike 2018ko aza. 30a, 11:37

Mikel Laboa hil zela 10 urte betetzen dira aurten. Laboaldia izenburupean, ekitaldi sorta antolatu dute Azpeitian. Bihar kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, eta emanaldi horretarako sarrera bikoitza zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketaren irabazlea Belen Uranga bazkidea izan da. Leihatilan izango ditu bi sarrera. Herriko musikariek hartuko dute parte kontzertu honetan, eta emanaldia 22:30ean hasiko da.  

Laboaldiaren barruan, Zumetaren estudiora bisita gidatua egingo dute gaur Azpeititik. Oraindik bisita gidatuan izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute antolatzaileek, 10 euroren prezioan. 15:30ean aterako da autobusa Sanagustin kulturgunetik (943 10 52 20).