Euskaraldiko argazki jendetsua atera nahi dute larunbatean

Baleike 2018ko aza. 29a, 14:56

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan Kofradiako plazan argazki jendetsua atera nahi du Zumaiako Euskaraldia antolatu duen batzordeak, Euskaraldia bera eta Euskararen Eguna ospatzeko, eta Zumaian izan duen partaidetza islatzeko.

Talde eragileko kideek herritar guztiak eta, bereziki, Euskaraldian parte hartu duten norbanakoak eta elkarteak gonbidatu nahi dituzte argazkian ateratzera eta ondorengo ospakizunean parte hartzera. Elkarte askok atera dute banaka argazkia, baina, orain, guztiek batera egitea da helburua.

Argazkia atera ondoren, Beheko plazara kantuz batera joatea eta mokadutxo bat eginez jaiari amaiera ematea da asmoa.