Urte berria gertu dagoela-eta, SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ezezik euskal izendegia ere badela esan genezake, bertan egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txiki bat azaltzen baitira. Zumaian Herri eskolan eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4€-ko salneurrian. Biltzen den dirua iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen da.