Astinduren oharra, kaleko dantza ikastaroen harira

Astinduren oharra, kaleko dantza ikastaroen harira

Lehenik eta behin, pasa den igandean (hilak 25) egin zen sabel dantza tailerrera gerturatu zineten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Antolatzen ari garen hileroko tailerrak herritar guztiontzat irekiak izatea da gure asmoa. Hala ere, azken tailerrean, gaizki ulertu baten ondorioz, zenbait pertsonari parte hartzea galarazi zitzaien. Hori dela eta, barkamena eskatu nahi dizuegu, bai kanporatuak izan zinetenoi, eta baita egoera horrekin deseroso sentitu zineten guztioi ere.

Amaitzeko, gure helburua herritar guztion parte hartzea sustatzea izanik, eta bizi berri dugun esperientzia honetatik ikasita, hurrengo tailer eta proiektuetarako gertatutakoa kontuan hartu eta aurrez esku hartuko dugula esan nahi dizuegu.

Besterik gabe, azpimarratu nahi dugu sentitzen dugula gertatutakoa eta eskerrak eman nahi dizkizuegula parte hartzaile guztioi.