Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak euskal kanten errepasoa egin zuten atzo Zumaian

Baleike 2018ko aza. 28a, 11:16
Argazkia: Zumaiako Herri Eskola

DBH4ko ikasleek Baga Biga Higa kontzertua entzuteko aukera izan zuten atzo, Aita Mari zinean. Bertan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek euskal kantugintzak izan duen bilakaera kontatu zuten abestien bidez. 

Iaz ere izan zen bikote hau Zumaian, Oxford aretoan. Eperra abestiaren bideo hau grabatu genuen orduan.