ZOZKETA. Azpeitiko 'Laboaldia' kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2018ko aza. 27a, 10:20

Mikel Laboa hil zela 10 urte betetzen dira aurten. Horren harira ekitaldi sorta antolatu dute Azpeitian Laboaldia izenpean. Amaierako ekitaldi bezala, larunbatean kontzertua egingo da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Emanaldi horretarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Herriko musikariek hartuko dute parte kontzertu honetan. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Sarreren zozketan parte hartzeko formulario hau  bete beharko duzue. Izenak emateko azken eguna ostiral goiza da. 

Ekitaldi gehiago

Laboaldiaren barruan ekitaldi gehiago izango dituzte Azpeitian. Laboa gertutik erakusketa dago abenduaren 2ra bitartean Udal erakusketa aretoan (Betharram), 18:00-20:00 ordutegian.

Azaroak 27. Hitzaldia: Laboaren kalteak: iragana eta oraina, zilbor-heste. Ana Gandarararekin. 19:00etan Sanagustin kulturgunean.
Azaroak 28. Erakusketara bisita gidatua eta hitzaldia: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisurekin. 19:00etan Udal erakusketa aretoan (Betharram).
Azaroak 30. Zumetatena txangoa. Arratsaldean. Solasaldia eta entzunaldia: Laboaren belarria, Ibon RG-ekin. 21:30ean Azpeitiko Gaztetxean.

Erlazionatuak