Beheko Plaza Abesbatzak girotu ditu kaleak, Xixili Egunaren aitzakian

Baleike 2018ko aza. 25a, 16:50

Xixili Egunaren harira, askotariko emanaldiak izan dira aste osoan zehar. Beheko Plaza Abesbatzak ospatu du gaur musikarien eguna: meza nagusian parte hartu dute, eta eguerdian kalez kale ere aritu dira, kantuan. 

Xixiliren aitzakian, kalera atera dira musikariak gaur ere. Txistulariek girotu dute goiza, Ubillosetik abiatuta, kaleak alaituz. 

Beheko Plaza Abesbatzak ere, Xixili Eguna aitzaki hartuta, meza nagusian abestu du. Kalez kale aritu dira ondoren, kantuan.