Jostailuen inguruko solasaldia antolatu du Txiribueltak

Jolasaren inguruan hausnartzeaz gain, jostailu egokiak aukeratzeaz arituko dira. Itsaso Pagoagak gidatuko du saioa. 

Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldia antolatu du Txiribuelta Elkarteak biharko. 18:00etan Forondan elkartuko dira, eta jolasa izango dute hizpide. Seme-alabek dituzten jostailuen inguruan hausnartu, eta egokienak aukeratzeaz arituko dira. Itsaso Pagoagak gidatuko du saioa.