Olagarroaren bila, urazpiko bideo ederra

Baleike 2014ko ira. 28a, 17:51

Euskal kostaldean grabatu ditu Xabier Mina Ederra urpekari eta argazkilariak bideo zoragarri hau osatzeko erabili dituen irudi guztiak. Olagarroaren atzetik dabilela, gure itsasoan bizi diren hainbat animalia eder aurkituko ditu. Eta noski, nola ez, olagarroa ere bai. Xabier Minak Zumaia eta Olagarroa liburuan hartu zuen parte, urpeko argazkiekin.