Azaroaren 26an egoitzetan greba egitera deitu du LAB sindikatuak

Baleike 2018ko aza. 20a, 16:22
Argazkia: LAB sindikatua.

Patronalekin egin den helduen egoitzetako mahai negoziatzailean, LAB sindikatuak publikoki zabaldu dituen plataformako eduki garrantzitsuenak aurkeztu ditu. Abenduaren 11n beste bilera bat egingo da, eta patronalek proposamena ekarriko dutela esan dute.

Gaur goizean egin den bileran, LAB sindikatuak publikoki zabaldu zituen plataformako edukiak azaldu ditu patronalei: 

  • Soldatak areagotu soldata-tauletan eta egiazko soldatetan.
  • Kontratazio zuzena, mugagabea eta lanaldi osokoa.
  • Lanerako bitariko batzordea sortzea, ratioei buruzko neurriak har daitezen.
  • Prestakuntza, kontuan hartuko den puntu garrantzitsua izatea.
  • Hogei minutuko atsedenaldi ordaindua.
  • Hiru urteko indarraldia.
  • Norberaren zereginak.

Mahai negoziatzailean, bestalde, egoera desblokeatzeko eta mahaian egoteko, behar den proposamena aurkeztu dezala eskatu diote ELA sindikatuari.

LAB sindikatuaren iritziz, egoerak berdin jarraitzen du eta bi urte ondoren ere ez dute inolako proposamenik. Hala ere, gaurko bileraren ostean, abenduaren 11n egingo den hurrengo mahai negoziatzailean patronalek proposamena ekarriko dutela esan dute.

Horregatik guztiagatik, ordea, azaroaren 26an grebara deitu ditu egoitzetako langileak. Era berean, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean 11:00etan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu dute.