Euskaraldiko txapak jartzeko ekitaldia egingo da ostiralean

Baleike 2018ko aza. 20a, 08:56

Badator Euskaraldia! Ostiral honetan hasiko da euskara ardatza duen esperientzia Euskal Herri osoan. Egitasmoari hasiera emateko ekitaldi xume bat prestatu dute Zumaian. 

Azaroaren 23an, ostiralean, Euskaraldiko txapak jartzeko ekitaldia egingo da, 20:00etan, Kofradiako plazan. "Musikaz eta sagardoz lagunduta topa egin eta katxapero hotsez Euskaraldiari hasiera emango diogu.
Herritar guztiak gonbidatuta zaudete. Zatozte!", adierazi du Euskaraldiaren Zumaiako talde eragileak.