Norwegian Gannet ontziak egin du lehen proba Danimarkan

Norwegian Gannet ontziak egin du lehen proba Danimarkan

Balenciaga ontzioletan egindako Norwegian Gannet ontziak urriaren 26an utzi zuen Zumaia, eta dagoeneko egin du lehen proba Danimarkan. 

salmonbusiness.com atariak jakitera eman duenez, ontzia zuzenean joan zen ontziolatik Danimarkako Hirtshals herrira. Portu horretan izokinetarako terminal berria egin dute, ontzien bidez heltzen den arraina kamioietara eramateko.  

Izokinak ontzitik portura hodien bidez eramango dituzte, eta lan hori ondo egiten duen probatu dute. Hav Line Groupeko ordezkariek adierazi dutenez, oraindik proba gehiago egingo dituzte datozen asteotan ontzia erabat martxan jarri aurretik. "Munduan egiten den mota honetako lehen ontzia da, beraz, denbora beharko dugu proba gehiago egiteko". Ontzia urte amaiera baino lehen lanean izatea espero dute. 

94 metroko ontziak mila tona arrain eraman ditzake bidaia bakoitzean. Urtean zehar 140 bidaia egitea aurreikusten dute Norvegian mendebaldeko arraintegietatik Hirtshalsera bitartean. Eragina izango du kamioi bidez egiten diren garraioetan, urtean 7.000 kamioi gutxiago beharko direla kalkulatu baitute. 

Erlazionatuak

BIDEOA: 'Norwegian Gannet'-en itsasoratzea, airetik ikusita

Zumaia

Drone bidez grabatutako bideo eder honetan ikus dezakezue Norwegian Gannet itsasontziaren itsasoratzea.
ARGAZKIAK: 'Norwegian Gannet' ontziaren itsasoratzea

Zumaia

Balenciaga ontzioletan egindako Norwegian Gannet ontziak atzo arratsaldean utzi zuen Zumaiako portua. Hemen dituzue itsasoratzeko argazkiak.