Gabonetako ekitaldien antolakuntzan laguntzeko izen ematea bihar bukatuko da

Baleike 2018ko aza. 18a, 18:10

Hilabete eskas besterik ez da falta Gabonetarako. Egun horietan egingo diren ekitaldi batzuen antolaketarako herritarren laguntza behar du Udal Kultura Sailak. 

Bereziki hiru ekitaldi antolatzeko behar du Kultura Sailak herritarren laguntza:

  1. Abenduaren 24 arratsaldean egingo den Jaiotzan.
  2. Urtarrilaren 4ean Erregeen pajeekin batera haurren kartak jasotzean.
  3. Urtarrilaren 5ean Jaiotza Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Kabalgataren prestaketa eta ibilbide osoan laguntza.

Lan guztiak kultur eta turismo sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta egingo dira.

Izenak emateko azken eguna bihar izango da Alondegia kultur etxean (943861056 / kultura@zumaia.eus).