Euskaraldirako izena emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Baleike 2018ko aza. 17a, 14:00

Astebete besterik ez da falta Euskaraldia hasteko, eta oraindik badago izena emateko aukera. Euskaraldiaren Zumaiako talde eragileak mahaiak jarriko ditu arratsaldean herritarrek izenak eman ditzaten. 

Ahobiziak zein Belarriprestak daude deituak Euskaraldian parte hartzera. Gaur arratsaldean ere izango da egitasmo honetan parte hartzeko aukera. Mahai bana jarriko dute Erribera kalean eta Ondartxo plazan Euskaraldian parte hartu nahi duten herritarrek izenak eman ditzaten. 19:00etatik 20:30era bitartean eman ahal izango dira izenak. 

Gogoratu, bestalde, datorren astean ere txapa banaketa egingo dela. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean banatuko dira txapak Zumaian izena eman dute Ahobizien eta Belarripresten artean. Goizez (12:00-14:00) udaletxean egingo da, eta arratsaldez (18:00-20:00) Alondegiko Oxford aretoan.