Entzule ugari izan zen atzo Iparrak antolatutako hitzaldi-eztabaidan

Baleike 2018ko aza. 17a, 11:47

Iparra gazte mugimenduak antolatuta, Gaztetxeak, herri mugimendua eta instituzioak hitzaldi-eztabaida egin zen atzo arratsaldean Zumaiena ikastetxeko aretoan. Eneko Compains eta Kolitza izan ziren hizlariak, eta entzule kopuru polita inguratu zen saioa jarraitzera. 

Iparrak hizlariek eta bertaratutako guztiei eskerrak luzatu dizkie sare sozialen bidez. "Herri honetan formakuntza politikoa eta klase elkartasuna sustatzeko helburuarekin jaio ginen eta horretan berresten gara umiltasunez", adierazi du gazte mugimenduak.