Harraldea Euskadi Irratiko Hiri Gorrian irratsaioan

Baleike 2018ko aza. 17a, 09:00

Harralde hitza hizpide izan dugu aste honetan. Pasa den igandean Xabier Azkuek, Baleikeko lehendakariak eta Udal euskara teknikariak, txioen bidez salatu zuen flysch hitza gaizki erabiltzen ari zirela eta haren ordez harralde zela erabili beharreko terminoa.  

Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak kasu egin zioten eta egun gutxiren epean beraien hiztegi elektronikoetan sartu zuten harralde hitza. Horren berri eman zuen Xabierrek asteazkenean komunitatean, eta egun horretan bertan Euskadi Irratiko Hiri gorrian irratsaiotik deitu zioten gai honi buruz hitz egiteko. Hemen entzun dezakezue (2:50 minututik aurrera)