2019rako egutegiak prestatu ditu Darahli elkarteak

Baleike 2018ko aza. 17a, 08:00

Urtea amaitzeara da, eta urte berria, 2019, gainean dugu jada. Horren jakitun, Darahli elkarteak datorren urteko egutegia prestatu du. Aurtengo Aste Santuan Saharako kanpalekuetara egindako bidaian Peio Romatet argazkilariak ateratako irudiekin jantzi dute argitalpena. 

Egutegia 5 euroan egongo da salgai. Aleren bat eskuratzeko Darahliko kideekin jar zaitezkete harremanetan. Abenduan zehar mahaiak ere jarriko dituzte elkarteko lagunek Zumaiako kaleetan, eta haietan ere erosteko parada izango da.