Torreberritzenen eztabaida saioa egingo dute bihar goizean gaztetxean

Baleike 2018ko aza. 16a, 16:49

Torreberritzen izeneko prozesua jarri zuten abian Gaztetxean orain hilabete batzuk. Galdetegiak jaso eta aztertuko ondoren, gaztetxearen argazki orokorra egin dutela diote prozesuaren bultzatzaileek. Orain, proiektuari forma ematen hasiko dira. 

Horretarako, bi saio egingo dituzte datozen asteotan. Lehena larunbat honetan egingo da, azaroaren 17an, goizeko 10:00etan, gaztetxean bertan. Bigarrena, berriz, abenduaren 1ean egingo da.