ZOZKETA: Ruper Ordorikak Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2018ko aza. 16a, 15:30

Ruper Ordorikak Bakarka izeneko diskoa argitaratu berri du, eta izenburuak dioen bezala, bakarkako diskoa da hau. Lehen aldiz talderik gabe grabatu du oñatiarrak, eta hala aterako da agertokira, gitarraren laguntza soilarekin. 

Ordorikak  kontzertua emango du azaroaren 25ean, igandean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da emanaldia. Antolatzaileek lagun batentzako bina sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketa honetan parte hartzek formulario hau bete behar duzue. Saridunen izenak astearte goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!