Sofa eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute gaur Gaztetxean

Baleike 2018ko aza. 16a, 12:00

Kostako bi talderen musika entzuteko aukera izango da gaur Torreberri Gaztetxean. Sofa eta Madeleine taldeak igoko dira agertoki txikira 22:15etik aurrera. 

Sofa hirukote instrumentalak aurrez ere jo izan du Gaztetxean. Gaurkoa, baina, kontzertu berezia izango da, formazio originalak emango duen azken kontzertua izango delako. Imanol Sesma bateria jotzaile zumaiarrak taldea utzi du eta Gaur, baina, bera egongo da danborrak astintzen.

Madeleine laukotea izango da gaur Zumaian arituko den beste taldea. Orain gutxi argitaratu duten Su hura diskoko abestiak aurkeztuko dituzte.