Mintzalagun Programaren ikasturte hasierako ekitaldia egin zen atzo Oxforden

Baleike 2018ko aza. 16a, 08:06

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek 'Bakean dagoena bakean utzi' bakarrizketa saioa egin zuten.

Martxan da dagoeneko Urola Kostako Mintzalagun Programa, eta ohi bezala, ikasturte hasierako ekitaldia egin zen atzo. Aurtengoan, Zumaian izan da irekiera, eta horretarako, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak sortutako 'Bakean dagoena bakean utzi' saio umoretsua ekarri zuten oholtza gainera.

Ikuslegoaren artean, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak izan ziren. Guztiak, umorearen bueltan, euskara entzun eta barre egiteko aukera izan zuten. Hala nola, ikasturte honetako Mintzalagun Programa arrakastatsua da. Izan ere, Zarautzen, Orion eta Zumaian, 82 herritarrek eman dute izena, eta 22 taldetan ari dira parte hartzen: Zarautzen hamabost talde osatu dira, Zumaian lau talde eta Orion hiru talde.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek sei bakarrizketa egin zituzten. Euskara eta generoa umore gai hartuta, euskarakadak, onomatopeiak, amatasuna eta gorpuztasuna  bezalako gaiak izan zituzten hizpide.