Gorroto-delituen inguruko erakusketaren bisita gidatua egingo da arratsaldean Oxforden

Baleike 2018ko aza. 15a, 15:18

Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra erakusketa antolatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak, elkarlanean. Emma Doris Lopez Rodriguezek bisita gidatua egingo du gaur, 18:00etatik aurrera.

Azaroaren 25aren harira antolatu diren ekintzen artean, atzo zabaldu zen Oxforden sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazoten diren gorroto-delituen inguruko erakusketa. Behin irekiera eginda, gaur arratsaldean, Emma Doris Lopez Rodriguez Kolonbiako giza eskubideen defentsarako aktibistak, bisita gidatua egingo du bertan, 18:00etan. Ondoren, 18:30ean, Hogarrean, Impacto de los feminicidios en América latina hitzaldia eskainiko du.