Kirol elkarteek eta eskolek bat egin dute Euskaraldiarekin

Baleike 2018ko aza. 15a, 11:28

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta herriko kirol elkarteen eta eskolen atxikimendua erabatekoa izaten ari da.

Euskaraldia hasteko egun gutxi falta dira, eta herriko kirol elkarteek eta eskolek bat egin dute ekimenarekin. Futbolariak, igerilariak, txirrindulariak, Olarru Sub-ekoak... Guztiek pankarta eskuan, ekimenarekiko atxikimendua eman dute. Eskolek ere parte hartuko dute ekimenean, eta beraiek ere argazkiak bidali dituzte. 

Gogoratu, bestalde, oraindik ere badagoela izena emateko epea. Hemen duzue horren inguruko informazio gehiago.