Imanol Lopez Bordelen irabazle

Baleike 2018ko aza. 15a, 09:27

Christophe Olhak eta Imanol Lopezek zesta puntako Akitaniako Kopa irabazi dute. Partida pasa den larunbatean jokatu zen Bordeleko frontoian.

Mikel Egiguren eta David Minvielle izan zituzten aurkari azken partida honetan. Bi setetan erabaki zen norgehiagoka, biak ere berdinduak: 15-12 eta 15-14. Partida hemen ikus dezakezue.

Bestalde, Floridan, Dania Jai Alai frontoian jokatzen ari diren Fall Challenge sariko finalaurrekoetara pasa da Iñaki Urbieta zumaiarra. David Iturbide nafarrarekin bikotea osatuta, Foronda eta Artari irabazi zieten 15-10 emaitzarekin.

Iturbide-Urbieta eta Erik-Laduche dira oraingoz finalerdietara pasa diren bikoteak. Bihar eta azaroaren 23an jokatuko dira final laurdenetako beste bi norgehiagokak: Jairo-Lekerika, Zulaika-Amigorenaren aurka; eta Beaskoetxea-Bailo, Barandika-Salegiren aurka.