Bidegorriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute igandean Arroa Behean

Baleike 2018ko aza. 15a, 09:00

Urola bailarako bidegorri sarea bukatzearen aldeko borrokan jarraitzen dute Arroa Beheko bizilagunek. Igande honetan kontzentrazioa egingo dute Arroa Bira amaitu ostean.

Arroa Bira egingo dute igande goizean. Bi ibilbide izango dituzte. Luzea, 14 kilometrokoa, goizeko 8:30ean abiatuko da Arroako plazatik eta honako bidea egingo dute: Arroako plaza-Mardu-Urain gaina-Olaberri-Arroa Goia-Ibañarrieta-San Lorente-Agote-Arroa Behea.

Bira laburra 5,7 kilometrokoa da eta 10:00etan abiatuko da Arroako plazatik. Bidea hau da: Arroako plaza-San Lorente-Agote-Arroa Behea. 

Bukaeran bidegorriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute estazio zaharraren parean. Bukatzeko, hamaiketakoa egingo dute Ederki elkartean (helduek 5 euro, haurrek 3 euro).