Sexu-orientazio eta genero-idantitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituen inguruko erakusketa aurkeztuko dute gaur Oxforden

Baleike 2018ko aza. 14a, 14:22

Sexu, genero eta desira sisteman arreta jartzeaz gain, "arautik kanpo" kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dituzte hizketagai.

Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra erakusketa antolatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak, elkarlanean. Gaur aurkeztuko dute, eta "arautik kanpo" kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkerien inguruan arituko dira. 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Erakusketa azaroaren 27ra arte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara irekita egongo da, eta, larunbatean eta igandean, 12:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Sexu eta genero aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatzea du helburu erakusketak.