Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatu dute

Baleike 2018ko aza. 14a, 13:55

Altsasuko gazteak atxilotu eta bi urtera, haien askatasuna aldarrikatu du Zumaiako Ernaik. ‘Altsasukoak aske eta zuek alde hemendik!’ margoketa egin dute, barran. 

Altsasuko auzia salatu eta, “espainiar faxismoarekin hautsiz”, gazteak askatzeko exijitu dute: “Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik”. Institutuko ikasleak ere elkarretaratzea egin dute errekreo garaian.