Gaurtik aurrera itxura berria du Baleike.eus webguneak

Baleike 2018ko aza. 14a, 13:40

Gero eta bisita gehiago dator mugikorretatik eta sare sozialetatik. Joera hori kontuan izanik, itxura berria izango du baleike.eus webguneak gaurtik aurrera.

Edukien berrantolaketa da berrikuntza nagusia: bi zutabetatik bloke egiturara egin du salto Baleikeren webguneak. Itxura berriak azalean bertan edukiak ataletan antolatzeko aukera ematen du, era bisual batean. Iritziaren atala, agenda eta komunitatea indartuko ditu, besteak beste, itxura berrituak.

Baleikeko bazkideek ere beren txokoa izango dute webgunean. Bazkide izateak hainbat deskontu eta abantaila eskaintzen ditu aldizkaria etxean jasotzeaz gain; esaterako, zozketak. Bazkideen txokoan bilduko ditugu astero.

Baleikeko bazkide egiteko
Webgunean, formulario hau beteta: baleike.eus/baleikekluba/bazkidetza
Posta elektronikoz: administrazioa@baleike.eus
Telefonoz: 943 86 15 45