Hasi dira Euskaraldirako txapak banatzen

Baleike 2018ko aza. 14a, 06:48

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, euskara ardatza duen esperientzia. Zumaian 1.157 lagunek eman dute oraingoz izena, askok Ahobizi bezala, besteek Belarriprest moduan. Euskaraldiak iraungo dituen egunetan Ahobizia edo Belarripresta den txapa bat eramango dute paparrean. Atzo hasi ziren txapa horiek banatzen.

Txapa hauek banatzeko egutegia prestatu dute. 

Azaroak 14: 12:00-14:00, udaletxean; 18:00-20:00, Alondegian (formakuntza saioan).

Azaroak 15: 12:00-14:00, udaletxean; 18:00-20:00, Alondegian.

Azaroak 17: 19:00-20:30, Ondartxo plazan eta Erribera kalean; izena emateko mahaian.

Azaroak 20, 21 eta 22: 12:00-14:00, udaletxean; 18:00-20:00, Alondegian.