Errigorako saskiak eskatzeko epea bihar amaituko da

Baleike 2018ko aza. 13a, 08:33

Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko azken bi egunak dira hauek. Bihar arte izango da saskiak eskuratzeko aukera. 

Errigora euskara eta elikadura uztartzen dituen proiektua da; Nafarroako Erriberako produktuz eta kutixiz betetako kaxak erosi daitezke 50€tan, eta salmentaren %25 Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko proiektuetara bideratzen da.

AZAROAREN 14ra arte izango da eskaerak egiteko epea. Online egin daitezke www.errigora.eus webgunean, edota bestela, herriko hainbat tabernetan topatu daitezkeen esku-orriak beteta Inpernupera eraman daitezke. Ondoren, eskatutako kaxak Inpernupen jasoko dira azaroaren 28an.

Iaz 106 saski banatu ziren Zumaian, horietatik 45 zuri eta beste 61ak beltzak.