Celia Rojo: "Euskara egunero praktikatzen saiatzen naiz, euskaltegian eta etxean"

Baleike 2018ko aza. 13a, 08:23

Celia Rojo Hernanin jaio zen, baina Espainiatik etorritako gurasoen alaba izanik, ez zuen gaztetan euskaraz ikasteko aukerarik izan. 

Egun, Zumaian bizi da eta senarra zein alabak euskaldunak ditu. Hori dela eta, euskaltegiko euskara klaseetara joaten da euskara maila hobetzeko asmoz, bere hitzetan, guztiz normalizatuta behar lukeen egoera baita hau.