Estalapearen babesean elkarretaratu dira gaur pentsiodunak

Baleike 2018ko aza. 12a, 14:51

Goizean zehar botatako euri zaparradek etxean geratzera gonbidatzen zuten, baina herriko pentsiodun talde bat kalera atera da, astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko aldarria plazaratzera. Gaur kofradiako plazatxoan, estalapearen babesean, elkarretaratu dira.