LGTBI+ komunitatearen inguruko hausnarketak jaso nahi ditu Amalgamak taldeak

Baleike 2018ko aza. 11a, 16:52

Amalgamak taldeak '#komunetakoparetetan' proiektua abiatu du. LGTBI+ komunitatearen inguruko hausnarketak, hitzak, irudiak, galderak eta datuak bildu nahi dituzte.

LGTBI+ komunitatearen inguruko oharrak bildu eta Zumaiako komuneko paretetan zabalduko dituztela azaldu dute sare sozialetan. Haien hitzetan, "bizimodu azkar eta kaotikoan" dagoen eremu "intimo eta lasaia" da komuna, eta intimitate hori baliatuko dute hartzaileei oharrak ikusarazteko. "Zuekin, zuen intimitatean, LGTBI+ errealitatea gurea bezain zuena delako", nabarmendu dute.

Oharrei argazkiak atera eta sare sozialetan zabaltzea proposatu dute, #komunetakoparetetan traola erabiliz.