Boluntario berriak erakartzeko kanpainan murgildu da Nagusilan

Baleike 2018ko aza. 11a, 09:00

Asteburuan zehar Nagusilanen inguruko informazioa banatu eta boluntario berrian bila aritu dira Erribera kalean eta Alai auzategian.

Nagusilanek, adin nagusikoen giza boluntariotzak, mahaiak atera ditu asteburu honetan boluntario berriak erakartzeko. Zehazki, adinekoen egoitzetara egiten dituzten bisitetarako boluntarioak behar dituzte.

Adinekoen ahalduntzea aldarrikatzen du Nagusilanek, gizarte garapenerako harturiko konpromisoa balioan jarriz. Adineko pertsonen alboan egotea, ekimen ludikoen bitartez animatzea, erakunde solidarioen alde egitea edota gizarte-eragile modura adinekoek duten balioa ikusaraztea dira elkartearen helburuetako batzuk.

Nagusilanetik adierazi dutenez, San Juango eta Otezuriko adinekoekin egon, haiekin mahai-jokoetan aritu edota pasiora ateratzen dituzte boluntarioek. Horrez gain, adinekoentzako doako telefono arreta zerbitzua ere eskaintzen dute.

Interesa izan dezaketen herritarrak Nagusilaneko boluntarioekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte.