Igandera arte ikusi ahal izango da 'Flashback paradies' erakusketa

Baleike 2018ko aza. 9a, 19:00

18:00etatik 20:00etara irekiko dute Alondegiko Oxford aretoa. Christiane von Enzberg alemaniarraren lanak biltzen ditu erakusketak 32 argazkiz osatutako seriean.

Pertsonak dira Christiane von Enzbergen Hautnah! argazki serieko protagonistak. Oporraldietan hondartzan sortzen diren egoerak erakusten ditu argazkien bitartez. Hala, pentsaera, klase sozial eta fisionomia ezberdinen agertoki bilakatzen du argazkilariak hondartza. 

Igandera arte ikusi ahal izango da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara.

Erlazionatuak