BIDEOA. Euskal Herriko Surf eta Bodyboard txapelketa, Itzurungo hondartzan

Baleike 2018ko aza. 9a, 16:05

Euskal Herriko Surf eta Bodyboard Txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Itzurunen. Hainbat zumaiarrek hartu zuen parte lehiaketan, baita maila ona erakutsi ere: emakumezkoen open mailan Janire Gonzalez-Etxabarri izan zen nagusi, eta gizonezkoen kategorian Andoni Izagak irabazi zuen bodyboardean. Hona hemen Gipuzkoako Surf Federazioak txapelketan hartutako irudiekin osatutako bideoa.