Zibersegurtasunari buruzko jardunaldia eta ikastaroa egingo dira azaroan

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko aza. 8a, 17:22

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, zibersegurtasunari buruzko 2 orduko informazio jardunaldia eskainiko da azaroaren 21ean. Bestetik, 4 orduko ikastaro praktikoan parte hartzeko aukera ere izango da, azaroaren 29an. Bi ekimenak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan egingo dira, Zarautzen. 

Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako “Zibersegurtasuna Urola Kostako enpresa ehunean” ekimenaren baitan, eskualdeko enpresa arduradunei bideratutako aurrez aurreko bi saio antolatu dira azarorako.

Azaroaren 21ean, Igor Unanuek (S21sec etxeko bazkidea) eta Andoni Valverdek (Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna) bi orduko informazio jardunaldia eskainiko dute. Ekimen honen helburua izango da enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa eskuratzea. Jardunaldia Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da, 09:15etatik 11:15etara.

Bestalde, azaroaren 29an, Miguel Fernandez, Mondragon Unibertsitateko irakaslearen eskutik, ikastaro praktikoa egingo da. Honen helburua izango da zibererasoei aurre egiteko eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea eta enpresa bakoitzaren errealitatera egokitzeko aholkuak jasotzea. Ikastaroa Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da, 09:15etatik 13:15etara.

Hauetako ekimenen batean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako bide hauetako bat erabili daiteke: