Zozkatu ditugu Grises eta Silence taldeen kontzerturako sarrerak

Baleike 2018ko aza. 8a, 15:28

Urola bailarako bi taldek kontzertua emango dute larunbat gauean (23:00etan hasita) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean: Grises zestoarrek eta Silence Azpeitia eta Azkoitiko gazteek osatutako taldeak. Sanagustinek emandako lagun batentzako bi sarrerak zozkatu ditugu. 

Sariduna Leire Garate Olaizola izan da. Zorionak. Aretoko leihatilan izango duzu sarrera zain. 

Uda garaian makina bat festibaletan jo ondoren, Grises boskoteak kontzertua emango du Azpeitiko aretoan. De peces y árboles du izena beraien azken diskoak, beraien ibilbideko bosgarrena, eta horko abestiak aurkeztuko dituzte. Ez dira faltako, nola ez, beraien abesti arrakastatsuak. 

Aurretik, 23:00etatik aurrera, bailarako Silence taldea arituko da giroa berotzen. 

Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke.