BIDEOA: Hezurbeltzak taldearen lehen abestia, 'Belarrimotzak'

Baleike 2018ko aza. 8a, 14:12

Jon Maiak badu proiektu berria, Hezurbeltzak izenekoa. Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto Pittik osatzen dute musika talde hau, eta hemendik gutxira taldearen izen bereko lehen diskoa aterako du. Migrazioa da taldeak disko honetan landuko duen gai nagusia. 

Aurrerapen gisa Belarrimotzak izeneko abestia plazaratu dute. Hemen entzun dezakezue.