Zozkatu ditugu Mursegoren kontzerturako sarrerak

Baleike 2018ko aza. 8a, 11:14

Mursegok haurrentzako kontzertua emango du igande honetan, 12:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak emandako bi lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Lara Madinabeitia eta Eguzkiñe Senosiain dira. Gogoratu hau 3 urtetik gorako umeentzat dela. Sarrerak aretoko atean izango dituzue zain.