'El capitan' pelikula emango du gaur Ostarrenak zine forumean

Baleike 2018ko aza. 8a, 07:00

Zine forum saioan El capitan pelikula alemaniarra emango du Ostarrenak, azaroaren 8an, 22:00etan. Pelikula hau iazko Donostiako Zinemaldian eman zuten.

Zuzendaria: Robert Schwentke. Aktoreak: Max Hubacher, Milan Peschel, Frederick Lau, Bernd Holscher, Waldemar Kobus. Iraupena: 118 minutu. Generoa:Drama. Gerra. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2017.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Hirugarren Reich-aren erorialdi betean girotuta dago pelikula: kapitain nazi baten uniformea lapurtuko du 19 urteko soldadu zarpail eta gosetu batek. Desesperazioak jota, etsaiekin bat egingo du, bizirik irauteko modu bakar gisa.

Horrela, desertore talde bat biltzea lortuko du, eta jendea hiltzen eta lapurretak egiten hasiko dira ordurako gerrak guztiz jipoitu duen Alemanian. Denbora horretan konturatuko da kapitain faltsua nolakoak diren ordura arte etsaitzat izan dituen horiek.