Argindarraren kontsumoaren inguruko saio praktikoa, merkatariei zuzenduta

Baleike 2018ko aza. 7a, 17:42

Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko tailerra antolatu du. Tailer hau azaroaren 13an egingo da eta Zumaiako merkatariei zuzenduta dago.

Tailer hauen helburua da energia kontsumoaren datua ezagutzeko eskubide praktikan jartzea eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzea. Merkatariei zuzendutako tailerra izango da oraingoan eta 15KW edo gutxiago kontratatuta  izan behar dute beraien establezimenduetan. Saioa azaroaren 13an egingo da, 15:00etatik aurrera, Foronda kultur etxean dagoen Kzgunean.

Tailer praktikoan parte hartzeko izenak azaroaren 9a baino lehen eman beharko dituzte izenak, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: gema@izadi21.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628 53 22 48

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu