Walfrido Garcia, azaroko Baleikeko azalean

Baleike 2018ko aza. 7a, 10:53

2016an diagnostikatu zioten biriketako minbizia Walfrido Garciari. Emaitzak harridura sortu zion, baina kokiltzeko astirik gabe, Donostiako ospitaleko toraxeko zirujau taldeak proposatutako operazio berritzaile bati aurre egin zion. Bi urte geroago, igande honetan, #ArnastuBehobia proiektuaren barruan, Behobia-Donostia lasterketa korrituko du. Horregatik, eta beste hainbat arrazoirengatik, azaroko Baleike aldizkariko azalera ekarri dugu.

Walfridorena ez da zenbaki honetan aurkituko duzuen gai bakarra. Goiz Eder Iturain elkarrizketatu dugu. Denbora gutxian saria jaso du Nafarroako antzerki tailer baterako idatzitako lan batekin, antzezlan batean hartu du parte eta baita film labur bateko aktore izan ere.

Igor Egaña Peasok Iberiar penintsula osoa zeharkatu zuen motor batean. 5.000 kilometro baino gehiago egin zituen motor gainean, eta horren berri eman digu erreportaje honetan.

Erretratuaren atalean, Aroa Murciano irakaslea, ikertzailea eta doktoregaia ekarri dugu geurera. Zientzia eta ingurumenaren orrietan artadi kantauriarrez, eta hauen egoerari buzuz hitz egiten da. Victoriano Pecharromanen bizitza ere ekarri dugu aldizkariko orrietara.

Hori guztia eta gehiago aurkituko duzue azaroko Baleike aldizkarian. Bazkideok etxebizitzetan jasoko duzue; bazkide ez zaretenok aste amaieran izango duzue salgai ohiko saltokietan, euro batean.