Triatloi Federazioak Helene Alberdi aukeratu du Gipuzkoa Kirolak sarirako

Baleike 2018ko aza. 7a, 07:00

Urte amaiera heltzen heltzen hasia da eta federazio batzuk hasiak dira urteko kirolari onenen sarietarako hautagaiak aukeratzen. Gipuzkoako Triatloi Federazioaren kasuan, Helene Alberdi zumaiarra eta Pello Osoro aukeratu ditu Gipuzkoa Kirolak sarirako. Aldundiak banatzen duen sari hau abenduaren erdi aldera eman izan dute aurreko urteotan.