Zumaiako 50 korrikalari izango dira igandean Behobia-Donostia lasterketan

Zumaiako 50 korrikalari izango dira igandean Behobia-Donostia lasterketan

Igande honetan korrituko da Behobia-Donostia proba. 30.000 korrikalaritik gora izango da 20 kilometroko lasterketa honetan, horien artean 50 zumaiar. 

Gaur eguerdian aurkeztu dute aurtengo lasterketa. 30.775 lagun bertaratuko dira Behobiako irteera puntura, eta jakin dugunez horien artean 50 zumaiar izango dira: 37 gizonezko eta 13 emakume. 

Aurreko urteotan bezala, Udal Kirol Patronatuak autobusa jarriko du Zumaiako korrikalarien joan etorria errazteko. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Txomin Agirreko kaiko geltokitik, eta 14:00ak aldera itzuliko da Illunbetik. Autobus zerbitzu hau erabili nahiko dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena Lubaki kiroldegian (943 862 021) eta 11 euro ordaindu.