Itxiturak jarriko dituzte Aitzurin frontoia eta tabernaren artean

Baleike 2018ko aza. 6a, 08:46

Orain arte, Aitzuri pilotalekuan, frontoia bera eta taberna artean ez zegoen itxiturarik goiko partean. Irekiera horren eraginez, frontoiko zein tabernako zaratak edota batetik besterako hotz eta beroak espazio batetik bestera pasatzen ziren.

Horrek, sarritan, arazoak edota oztopoak eragin ditu, bereziki ekitaldiak antolatzeko eta aurrera eramateko garaian: dantzaldietan edo, kontzertuak, hain zuzen ere.

Hori dela eta, egoerari erantzuna emateko, azken egunotan, bi espazioak guztiz banatzeko itxiturak jarri ditu Udalak bertan. Horrela, aurrerantzean, frontoiko zein tabernako soinuak edota tenperatura desberdintasunak espazio batetik bestera ez pasatzea lortu nahi du.