Mursegok igandean umeentzako emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Baleike 2018ko aza. 6a, 08:35

Mursegok umeentzako kontzertua emango du igandean, eguerdiko 12:00etan, Oxford aretoan. 3 urtetik gorako umeei zuzendutako emanaldia da hau, eta sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 3 euroan.

Abeslariak berak eskaera bat egiten die bertaratuko diren haurrei: ahal den neurrian etxetik marakatxoak eramatea abesti batean erabiltzeko. Etxean bertan egindakoak izan daitezke, adibidez, jogurt pote batean arroz aleak sartuta.