Kaela ontziak irabazi du Klub Nautikoaren arrantza txapelketako lehen saioa

Kaela ontziak irabazi du Klub Nautikoaren arrantza txapelketako lehen saioa

Larunbatean jokatu zen ainguratutako ontzien XIV. Zumaiako Klub Nautikoa arrantza txapelketako lehen saioa. 13 ontzik hartu zuten parte jardunaldian, itsasoaren egoera onarekin eta haize gutxirekin. 

Esperotakoa baino arrain gehiago hartu zuten; paneka eta txelba ugari arrantzatu zituzten parte-hartzeileek. Guztira, 92 kilo arrain hartu zituzten: arrantzatutako 219 arrainetatik handiena Aketza ontziak hartutako 2.365 gramoko txelba bat izan zen.

Lehen jardunaldiko sailkapena honela geratu zen:

1. Kaela. 19.400 gramo, 51 pieza.
2. Aketza. 16.800 gramo, 37 pieza.
3. Iturri. 8.600 gramo, 19 pieza.
4. Argi. 8.175 gramo, 18 pieza.
5. Triton. 7.400 gramo, 21 pieza.
6. Kaskabeltza. 7.200 gramo, 17 pieza.
7. Estebin. 6.800 gramo, 12 pieza.
8. Aitona periko. 5.000 gramo, 14 pieza.
9. Iraia bi. 4.000 gramo, 10 pieza.
10. Spar. 3.400 gramo, 9 pieza.
11. Borda. 3.000 gramo, 7 pieza.
12. Asilei. 1.200 gramo, 3 pieza.
13. Malen eta Enara. 1.000 gramo, 1 pieza.