BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA. Grises eta Silence taldeen kontzertua Azpeitian

Baleike 2018ko aza. 5a, 11:00
Grises taldea Torreberrin eman zuten kontzertuan

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean antolatutako kontzertuen sarrerak zozkatzen hasiko gara hemendik aurrera. Urola bailarako bi taldek joko dute larunbatean espazio horretan: Grises eta Silence taldeek hain zuzen ere. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta Baleikeko bazkideen artean lagun batentzako bi sarrera zozkatuko ditugu. 

Grises, Zestoako taldea, udarako festibaletako biraren ostean Sanagustinera hurreratu da kontzertu berezia ematera, beraien bosgarren lana den De peces y árboles aurkeztera. Silence taldea (2017), Azpetia eta Azkoitiko bost gaztek osatzen dute eta Gazteako maketa lehiaketan entzulearen saria irabazi ondoren, lehen lan luzea prestatzen dabiltza.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunaren izena ostegunean aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!